2006-11-02

berbena bat baino gehiago





Haur eta familiarentzako erromeria.Dantza eta antzerkigintza biltzen ditu Kanpanolue lanak Erritmo eta ohitura desberdinak tartekatzen dira agerraldian.

60. hamarkadako doinuak eta erritmoak gogora dakartzan lan honek, garai batean ospetsuak izan ziren musika dantzagarriak berreskuratzeaz gain, dantzarako zaletasuna eta herriko plazetan egiten diren erromerietan, garai bateko giroa berreskuratzeko asmoa ere erakusten du.


Umeei zein familia osoari zuzenduriko agerraldiko protagonista nagusia bere herrira kontzertu bat eskaintzeko asmoarekin itzultzen den Kanpanolue deituriko orkestra ospetsua da. 60. hamarkadako musika talde honek urteetan zehar munduko herrialde desberdinetan emandako ekitaldietan ospea eskuratu du eta jarraitzaile edo ‘Kanpanolu zale’ ugari egin dituzte. Oraingo saioarekin ospea handitu eta, bide batez, errekor bat lortu nahi dute: milioika zale egin ondoren 25 milioi ‘Kanpanolu zale’ kopurura heltzeko ahalegina.
Partaide bakoitzak martxosoa dela erakutsi beharko du eta jokorako zein dantzarako trebetasuna frogatu ondoren, pegatina bat irabaziko du. Horrela, munduan gero eta ‘Kanpanolu zale’ gehiago daudela frogatuko dute Eta errekorra lortzeko asmoa gauzatu egingo dute.