2007-05-28

2007-05-21

2007-05-08

artezblai.com gunean agertutako kritika



artezblai.com


Kanpanolue: berbena bat baino gehiago

Oraingo honetan Arrasate munduko epizentro bihurtzen dutelarik, Kanpanoluek herriko umeak gonbidatzen dituzte haiekin batera errekor zehatz bat lortzeko: munduan zehar 25 milioi Kanpanolu izatera heltzea. Horretarako, hemendik eta handik bizi izandakoak kontatzen ditu eszenatoki gainean dagoen Kanpanoluak, gainontzekoak publikoarekin nahasten eta murgiltzen direlarik, azken finean, publikoa haien kontuetan nahasteko eta murgiltzeko. Sahara, Kuba, Argentina, Japoi, Brasil… hamaika lekutan ibilitakoak dira gure Kanapanoluak, eta istorio horiek abiapuntu, musika ezberdinekin erakartzen dituzte umeak “bete beharreko” frogak burutzeko, horrela bakarrik lortuko baitute horren errekor garrantzitsua: dantzak, leloak, lehiaketak… denetarik egingo dute plazako Kanpanoluek herriko umeekin horrenbeste nahi dutena lortu ahal izateko. Ikuskizun eklektiko honetan ez da falta euskal kulturari begiradatxoa, hori dela eta, gertuago dauzkagun sanferminak, estropadak edota sokatira ere, gainditu beharreko frogak badira. Ekintzaz, ekintza plazako Kanpanoluek publikoko umeak bereganatzen dituzte haien helmuga lortzeko; eta frogaz, froga eszenatoki gaineko Kanpanoluak hainbat dei jasotzen ditu Hawai, Paris, Berlinetik… errekorraren berri emateko.
Ondo jositako ume-berbena daukagu Kanpanolue; plazaratzen dituzten frogak errezak eta egingarriak dira, baina aldi berean laburrak, umeak asper ez daitezen. Mikrofonodun Kanapanoluak ematen dituen azalpenaz eta ereduaz gain, umeek badute haien artean beste hainbat Kanpanolu (Clown) herria nahasteko, baina ekintzak zuzentzen eta bideratzen. Horrez gain, umeek erabiltzeko elementu fisikoak ere egon badaude: zezenak, soka, gamelua, esne-pitzarra, pilotak eta puxikak… Hau baita ikuskizunaren gatza: ekintza laburrak dakarren bat-bateko parte hartzea, baina baita hurrengo “kanpanolukeria” zein izango ote den sortarazten duen irrika ere. Azkenik, errekorra lortzen dute, baina gauza bat kontutan hartuta beti: herriko umeei esker izan da, ikuskizunaren benetako protagonistak.

Añadido: May 6th 2007
Crític@: Andoni Etxaniz
Puntuación

2007-05-02