2006-05-29

Artez aldizkaria. Ekaina

Haur eta familiarentzako erromeria dakar Eidabek
Dantza eta antzerkigintza biltzen ditu Kanpanolue lanak
Erritmo eta ohitura desberdinak tartekatzen dira agerraldian

Joseba Gorostiza

Hiru erakunde, Deabru Beltzak Antzerki Taldea, Xut Kultur Elkartea eta Panpotx Taldea, bakoitzak bere aldetik lortutako esperientzia desberdinak bildu dituzte Eidabe Ekimen Kulturalak enpresa sortzeko eta elkarlanean ekoiztutako Kanpanolue lehenengo ikuskizuna estreinatzeko. 60. hamarkadako doinuak eta erritmoak gogora dakartzan lan honek, garai batean ospetsuak izan ziren musika dantzagarriak berreskuratzeaz gain, dantzarako zaletasuna eta herriko plazetan egiten diren erromerietan, garai bateko giroa berreskuratzeko asmoa ere erakusten du.
Umeei zein familia osoari zuzenduriko agerraldiko protagonista nagusia bere herrira kontzertu bat eskaintzeko asmoarekin itzultzen den Kanpanolue deituriko orkestra ospetsua da. 60. hamarkadako musika talde honek urteetan zehar munduko herrialde desberdinetan emandako ekitaldietan ospea eskuratu du eta jarraitzaile edo ‘Kanpanolu zale’ ugari egin dituzte. Oraingo saioarekin ospea handitu eta, bide batez, errekor bat lortu nahi dute: milioika zale egin ondoren 25 milioi ‘Kanpanolu zale’ kopurura heltzeko ahalegina.

Ohiturei egokitu

Partaide bakoitzak “martxosoa dela erakutsi beharko du eta jokorako zein dantzarako trebetasuna frogatu ondoren, pegatina bat irabaziko du. Horrela, munduan gero eta ‘Kanpanolu zale’ gehiago daudela frogatuko dute”, Katrin Schlegelen esanetan. Eta errekorra lortzeko asmoa gauzatu egingo dute.
Kanpanolue izenburua hartu duen proposamen berriak, Zaragozako PAI Teatro Animación konpainiak asmatutako ikuskizunean oinarritzen da. “Jatorrizko ideia haiena da eta gure asmoa antzerako zerbait egitea bazen ere, ez da horrelakorik gertatu”, Eidabe ekoiztetxeko kidea den Birjinia Lararen esanetan. Schlegelek hausnarketa horretan sakontzen du “estruktura eta ideia” mantendu dutela azpimarratzerakoan, nahiz eta aitortu “gure proposamenean musika eta jokuak aldatu egin ditugu Euskal Herriko ohiturei egokitzeko”.

Istorioa eta pertsonaiak

Horren eredu izango dira bertako kulturari egindako keinuak, erromeria horretan estropada, soka-tira edo San Ferminetako entzierroak irudikatzen dituzten jolasak tartekatuko baitira. Azken pasarte hau gauzatzeko, goma-aparrez baliatu dira zezen buruak egiteko eta dantzaldira gerturatuko direnen atzetik korrika egiteko.
Kultur aniztasuna
Dantza egiteko jai giroa nagusitzen bada agerraldian, Eidabek sortu eta Euskal Eskola Publikoak Oñatin burutuko duen jaian estreinatuko den ikuskizun honetan, toki garrantzitsua izango du antzerkigintzak, musikarekin batera istorio bat eta pertsonai batzuk tartekatzen direlako. Arrazoi horregatik eta aktore aukeraketa egiterakoan “argi izan genuen aukeratutako antzezleak ikuskizuna ‘bizi’ egin behar dutela”, kontutan izanik, “erromeriara gerturatzen diren ume zein gurasoak mugiarazi behar dituztela, sei antzezleetatik bostek denbora gehiena jendearen artean ematen baitute”, azpimarratzen du Larak.
Kanpanolue orkestra munduan barrena bidaiatutako taldea izanik beste herrialde batzuetako doinuak ere berenganatu ditu eta agerraldi honetan, tartekatuko ere. Quebec, Japonia, Sahara, Grezia, Italia edo Kuban izan ondoren, Euskal Herrira dakartzate herrialde horietako erritmoak, bertakoekin tartekatuko dituztelarik. Musika ez ezik lurralde horietako kultura, dantzak, janzkerak edo animaliak ere azalduko dira. Adibidez, “Saharan izan zirenean bertako erritmoak ikasi zituzten eta dantza horiek egiteko Afrikako lurralde hartako arropak janzten dituzte, jendartean gamelu bat azaltzen delarik”, azaltzen du Larak.

En busca del récord. La nueva productora Eidabe se presenta con un espectáculo que realiza una invitación a bailar y que está dirigida a los más pequeños y al público familiar y que bajo la denominación de Kanpanolue estrenan este mes en el marco de la fiesta que la Escuela Pública Vasca celebrará en Oñati. La propuesta se basa en la idea de una imaginaria orquesta musical surgida en la década de los años 60 del siglo XX denominada Kanpanolue, que tras haber recorrido todo el mundo regresan a su localidad de origen, cita con la que pretenden alcanzar el récord de haber conseguido reunir a 25 millones de seguidores. La fiesta, concebida como si de un guateque se tratase, estará aderezada con elementos de la cultura tradicional que han sido convertidos en juego, como en el caso de las regatas de traineras, la soka-tira o los encierros de las fiestas de San Fermín.


2006-05-22

Berbena bat.....baino gehigo!!

KANPANOLUE ikuskizuna


Zuen herrian ezin duzue galdu EIDABEk eskeintzen dizuen KANPANOLUE ikuskizuna. Ume, gazte zein helduek dantza eta jolas egingo dute haiekin. 40 urte eta gero KANPANOLUE taldea berriz dator Euskal Herrira. Munduari bira egin eta gero hainbat herrialdetako kantak eta dantzak erakutsiko dizkigute: Sahara, Quebec, Kuba, Japón, Grecia...; San Ferminetako entzierroa izango dugu eta futbolan jolasteko aukera ere. KANPANOLUE Euskal Herrira etorri da bere amets bat betetzera: 25 milloi kanpanoluzale izan nahi dute eta horretarako publikoaren parte hartzea ezinbestekoa da. Zenbaki magiko hau lortuko dute eta izugarrizko jaiarekin ospatuko dute. GALDUKO DUZU???




KANPANOLUE llega de nuevo a Euskal Herria!

No os podéis perder el espectáculo que EIDABE os ofrece: KANPANOLUE. Todo el mundo bailará y jugará con ellos. Después de 40 años y de dar la vuelta al mundo KANPANOLUE llega de nuevo a Euskal Herria y nos enseñarán canciones y bailes de diferentes lugares del mundo: Sahara, Quebec, Cuba, Japón, Grecia... Tendremos también un encierro de San Fermín y podremos jugar al fútbol con pelotas gigantes. KANPANOLUE llega a Euskal Herria para cumplir un sueño; quieren llegar a ser 25 millones de "kanpanoluzale" y para ello necesitan la participación del público. Conseguirán este número mágico y lo celebrarán con una gran fiesta. TE LO VAS A PERDER???

2006-05-21



كانبانولوي. الجميع الرقص واللعب معها. بعد 40 عاما وتعطي العوده الي عالم جديد هو كانبانولوي يصل في يوسكال هيريا وهم علي علم الاغاني والرقصات المختلفه لنا


Dantzatuuuuuuu!





KANPANOLUE taldea berriz Euskal Herrian!

60. hamarkadan sortutako orkesta ospetsu hau, munduari bira egin eta gero berriz dago Euskal Herrian jendea liluratzeko prest haien espektakuloarekin.

Ez galdu aukera!






Zezenak!


Saharan

Gramola





ensaioak